Mankomunitateak eta Azterlan Fundazioak lankidetza-hitzarmena berritu dute

Anboto 2021ko eka. 18a, 12:27

Hitzarmenari eskerrak 35.000 euro bideratuko dituzte eskualdeko enpresen lehiakortasuna bultzatzeko.

Lankidetza hitzarmenaren helburuen artean daude Ikerketa + Garapen + Berrikuntza jarduerak sustatzea eta industriaren berrikuntzarako interesgarriak diren beste neurri batzuk. Hitzarmena berritzea atzoko osoko bilkuran onartu zuten aho batez. Bestalde, Mankomunitateko iturriek jakinarazi dute 110.000 euroko balioa duten sei proiektu finantzatu ahal izateko eskaria erregistratu duela Foru Aldundian. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!