Durangaldeko hogei tontorretara igoko dira euskal preso eta iheslarien etxeratzearen alde

Anboto 2021ko mai. 3a, 17:30

Izan Bidea dinamikaren baitan, Euskal Herriko 650 tontorretara igotzeko deialdia egin du Sarek maiatzaren 8rako. Tontor horietako 20 Durangaldean daude. 

Sareren ustetan egungoa une aproposa da euskal preso eta iheslariei ezartzen zaizkien "salbuespenezko legeekin" amaitzeko, eta horretarako, euskal jendartearen eta erakundeen arteko adostasuna baliatu behar da, baita ere. "Dinamika honek euskal presoen eta iheslarien etxeratzearen alde, baita elkarbizitza eta bakearen alde gauden herritarrak batzeko asmoa du, urratsak emanaz, bidea izan gaitezen. Gizarte aktibazioa eta instituzioekin lanketa uztartuz, auzi hon behin betiko aterabidea eman nahi diogulako", azaldu du Sarek ohar baten bidez. Sareren arabera, 4.400 lagunek izena eman dute ekimenean. "Inoiz egin den tontor igoera bateratu handiena egingo dugu Euskal Herrian". Amaitzeko, dei egin dute presoen eta iheslarien alde "bidea izan nahi duten guztiei" dei egin diete, maiatzaren 8ko deialdietara batzeko. 

Deialdiak: 

  • Abadiño:
    • Astxiki eta Alluitz: 10:00etan Atxarteko zubian; 11:30ean ekitaldia Artolan.
  • Atxondo:
    • Andasto eta Anboto: 09:30ean Arrazolako parkinean. 
  • Berriz:
    • Oiz: 12:00etan tontorrean.
  • Durango:
    • Anboto (09:30ean Urkiolako goiko parkinean), Urkiolamendi (11:00etan Urkiolako goiko parkinean) eta Saibigain (11:00etan Toki Alaiko parkinean).
  • Elorrio:
    • Memaia eta Erdella: 10:00etan plazan.
  • Iurreta:
    • Gallanda eta Jandolamendi: 09:30ean Askondo parkean, eta 11:30ean Gallandan.
  • Izurtza:
    • Mugarra; 11:00etan Mugarrikolandan; 11:45ean argazkia tontorrean.
  • Mañaria:
    • Untxillatx eta Mugarra; 09:00etan plazan.
  • Zaldibar:
    • Santamañazar: 12:00etan tontorrean.
  • Zornotza:
    • Urtemondo eta Gantzorrotz. 09:30ean irteera Erreferendum plazatik; 12:30ean ekitaldia Belatxikietan. 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!