Saibigain mendia gudarien erresistentzia lekua izan zen frankisten aurka gerra zibilean. Apirilaren 6tik 15era, hamaika egunean, borroka latzak izan ziren bando bien artean. Saibigaineko tontorrean dagoen gurutzea frankistek eraiki zuten. Bertan dagoen plaka, ostera, hildako gudarien omenezkoa da.