Ibaizabal Ikastolako ikasleen proiektuak irabazi du 'Precious Plastic Durangaldea' lehiaketa

Anboto 2021ko ots. 24a, 08:54

Bizkaiko Foru Aldundiak, Durangaldeko Mankomunitateak eta eskualdeko hainbat udalek jasangarritasuna eta birziklatzearen inguruko kontzientzia sortu asmoz, 'Precious Plastic Durangaldea' eta 'I´m Bizi' lehiaketak antolatu dituzte. 

Bi lehiaketek dagoeneko badituzte irabazleak. Precious Plastic Durangaldea txapelketaren kasuan Ibaizabal Ikastolako ikasleen proiektuak lortu du lehenengo saria. Bestalde, IES ERMUAko bi proiektu ere sarituak izan dira, bata I'm Bizi lehiaketan eta bestea  Precious Plastic Durangaldean.

Horrez gain, Gaztedi Durangaldeak publiko gaztearentzat antolatzen duen hitzaldia, elikadura eta osasunari buruzkoa dena hain zuzen, atzeratu egingo dela jakitera eman dute. Hitzaldi hori, datorren martxoaren 4an izango da, 18:00etatik 19:30era.


Ermua BHIko ikasleak (Precious Plastic Durangaldea)


Ermua BHIko ikasleak (I'm Bizi)

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!