Itoiz taldearen materiala (1976-1988) batzeko deialdia

Anboto 2021ko ots. 14a, 19:30

Argazkia: Eibarko Udal Artxiboa

Azken hileetan, Itoiz taldea berriro da protagonista. Hain zuzen ere, Doxa ekoiztetxea (Asier eta Biok dokumentala egiteaz arduratu zen) rock talde ezagunari buruzko ikus-entzunezko lana prestatzen dabil, eta deialdia egin dute 1976 eta 1988 bitarteko materiala jasotzeko.

Artikuluak, argazkiak, bideoak, soinu grabazioak eta abar behar dituzte. "Orain arte informazio ugari bildu dugu, baina badakigu badagoela argitara atera ez den materiala, eta horixe interesatzen zaigu, profesionala edo afizionatua, kalitatezkoa edo etxekoa izan", esan dute. Durangon, esaterako, Azokan edo San Faustoetan eskaini zituzten kontzertuak, bere sasoian Itoiz izenagaz, edo Indar Trabes izenagaz.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!