[ARGAZKI GALERIA] Dozenaka lagunek parte hartu dute Zelaia eta Barbado gazteen aldeko elkarretaratzeetan

Anboto 2021ko ots. 6a, 12:47

'Ankerkeriari stop!' plataformak deituta, hainbat elkarretaratze egin dituzte Durangaldean.

Aste honetan Aitor Zelaia eta Galder Barbado gazte arabarrei lau urteko espetxe zigorra ezarri die Espainiako Auzitegi Nazionalak lehergaiak egiteko materiala edukitzea leporatuta. "Berriz ere injustizian oinarrituriko espainiar makinaria errepresiboaren erasoa jasan behar izan dugu", salatu dute.

Elkartasuna adierazteaz gainera, "antolatzen eta borrokatzen" jarraitzeko deia egin dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!