Eskola kirola baimendu du LABIk

Anboto 2021ko urt. 11a, 14:38

Entrenamenduetarako baimenduko dute, seiko taldeetan antolatuta.

Labik batzarra egin du gaur. Gotzone Sagardui Osasun sailburuak neurri berrien inguruko prentsaurrekoa eman du. EAEko probintzien arteko mugikortasuna mugatzea erabaki dute. Beste aldaketetako bat eskola kirola baimentzea izan da. Entrenamenduak seiko taldeetan antolatu beharko direla azaldu dute. gainera, aldagelarik ezingo da erabili. 500 baino intzidentzia tasa altuagoa duten herrietan, taldeko kirola eten egingo da. Dantza talde ez profesionalen entseguak ere baimendu dituzte. Arau berri hauek eguaztenean, gauerdian jarriko dira martxan. 

Neurri berriak:

  • Indarrean jarraitzen dute Euskadiko konfinamendu perimetralak, gaueko mugikortasunaren mugak, sei pertsonako taldeen mugak, eta jarduerak 21:00etan eteteak.
  • Ostalaritza ixteko ordutegia 20:00etatik 06:00etara mantenduko da, eta establezimendu horiek itxi egingo dira 100.000 biztanleko 500tik gorako tasa duten udalerrietan
  • Lurralde Historikoaren konfinamendua ezartzen da. 100.000 biztanleko 500tik gorako tasa duten udalerrietan, udal-konfinamendua aplikatuko da
  • Eskola-kirolari berrekingo zaio entrenamenduan, aldaketarik gabeko seiko taldeetan eta aldagelarik erabili gabe. 500 baino tasa altuagoa duten herrietan, taldeko kirola eten egingo da
  • 150m2-tik gorako merkataritza-establezimenduetako edukierak % 40ra murriztuko dira. Edukiera % 60koa izango da 150m2-rainoko azalera dutenentzat
  • Intzidentzia-tasa 100.000 biztanleko 500 edo gehiagoko duten herrietan:

    Udalerriko konfinamendu perimetrala, alboko udalerrirako igarobidea salbuetsi gabe.

    Taldeko kirol-jarduera etetea.

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!