Euskal presoen eta iheslarien etxeratzea eskatzeko mobilizazioak antolatu ditu Sarek Durangaldean

Anboto 2021ko urt. 8a, 10:47

Urtero data hauetan Bilbon egin ohi den manifestazio jendetsua antolatu ordez, urtarrilaren 9an herrietan mobilizatzera deitu du Sarek. "Preso eta iheslarien auziari aterabidea ematea aldarrikatzeko eta elkarbizitzaren eta bakearen alde urratsak ematea eskatzeko mobilizatuko gara".

"Urte garrantzitsu baten aurrean gaudela uste dugu. Salbuespen legediaren amaieraren aldeko gehiengo politiko, sindikal, instituzional eta sozialari, espetxe politikan Espainian zein Frantzian ematen ari diren aldaketak gehitu zaizkio. Oraindik aurretik bide luzea dugun arren, emandako urratsak aintzat hartuta, Euskal Herritik bide honi bultzada ematea ezinbestekoa dela uste dugu", adierazi du Sarek ohar baten bidez.

Durangaldeko hainbat herritan egin dituzte deialdiak:

  • Abadiño:
    • Herri bazkariaren banaketa, 13:30-14:30 bitartean, Traña plazan.
    • Manifestazioa, 17:00etan Traña plazatik.  
    • Mosaikoa, irakurketa eta Baske Street Boys, 17:30ean.
  • Berriz:
    • Ekitaldia eta manifestazioa (zuzeneko musika eta Felix Larrañagaren artelan baten zozketa egongo dira), 17:30ean, Olakueta plazan.
  • Durango:
    • Kalejira 17:00etan, Santa Anatik. 
    • Ekitaldia, 17:30ean, Landako Gunean.
  • Elorrio:
    • Manifestazioa 17:30ean Berrio-Otxoatik.
    • Ekitaldia, 18:00etan plazan.
  • Iurreta:
    • Manifestazioa, 17:00etan, Askondotik.
    • Ekitaldia 17:30ean, plazan.
  • Mañaria:
    • "Bi euro, bi metro koadroko" 
  • Otxandio:
    • Mobilizazioa, 17:30ean, plazan.
  • Zaldibar:
    • Giza katea, mosaikoa eta ekitaldia, 17:30ean, udaletxeko plazan. 
  • Zornotza:
    • Manifestazioa, 17:00etan Erreferendum plazatik.
    • Ekitaldia, 17:30ean parkeko kioskoan.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!