Durangaldeko hainbat gaztek Ernaik Bilbon antolatutako ekitaldian parte hartu dute

Anboto 2021ko urt. 2a, 16:16

Agerraldiak egin dituzte Bilbon, Gasteizen, Iruñean eta Usurbilen.

"Gaurkoan, 90 eta 2000ko hamarkadan jaiotako ehunka gazte batu gara belaunaldi gisa hitz egiteko. Mezu argi bat zabaltzeko. Euskal Herrian gatazka politiko-armatuaren ondorioak bizi dituen azken belaunaldia izan nahi dugula eta behar dugula". Aldarri horrekin, Ernaiko Hego Euskal Herriko lau herrialdeetako ehunka gazte bildu dira Gasteizen, Iruñean, Bilbon eta Usurbilen. "Askatasuna, konpromisoa, elkartasuna eta maitasuna", horiexek dira gaurko lau agerraldietan azpimarratu nahi ditugun ideiak", azaldu dute.

Durangaldeko ordezkariek Bilboko ekitaldian parte hartu dute. 84 gaztek egin dute korrika, Bizkaiko preso politiko bakoitzeko gazte batek. Tartean izan dira Durangaldeko 10 gazte. Deustuko Done Petri plazatik Arriaga plazaraino joan dira. Igor Gonzalez Sola bilbotarra eta Asier Aginako durangarra gogoan izan dituzte. Horren ondoren, agerraldia egin dute. Ekitaldi horretan Aitziber Coello preso ohi durangarrak parte hartu du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!