Goizean goizetik mendira joateak badu bere saria: Untzillatxetik egunsentia ikustea, adibidez. Anbotoko mendilerroaren hirugarren puntarik altuena da. 941 metro ditu. Igoera malkartsua duen arren, pareje ederra da. Hori bai, euria eginez gero, inguru labankorra da.