Berbarok Hirukoa lehiaketaren bigarren edizioa antolatuko du azaroko hiru astetarako

Anboto 2020ko aza. 9a, 10:02

Hiru laguneko taldetan parte hartuko da lehiaketan, eta partaideek hamabost galderari erantzun beharko diete astero. Deneriko galderak egongo dira: kultura, historia, Durangoko gaurkotasuna, abestiak emotikonoen bitartez asmatzea... Gaur, azaroaren 9an, ekingo diote lehiaketari, eta galdetegiak berbaro.eus eta elkartearen sare sozialen bitartez zabalduko dituzte.

Hiru asteetan punturik gehien lortzen duen taldeak eta, hortaz, sailkapenean lehenengo gelditzen denak Errigorako saski bat irabaziko du. Lehenengo edizioan hogeita bost hirukotek parte hartu zuten eta saltsatxoa sortu zuen lehiaketak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!