Bilerak sei pertsonara mugatu ditu Eusko Jaurlaritzak, koronabirusari aurre egiteko neurri berrien artean

Anboto 2020ko urr. 17a, 14:38

Elkarte gastronomikoak itxita egongo dira, besteak beste.

Koronabirusaren inguruko datu kezkagarrien aurrean, Eusko Jaurlaritzak neurri berriak iragarri ditu gaur. Gotzone Sagardui sailburuak prentsaurrean azaldu duenez, neurri hauez gainera, egoeraren bilakaeraren arabera beste murrizketa batzuk egitea ez dute baztertzen. LABI aholku batzordeak gaur goizean egoera epidemiologikoa aztertu ondoren hartutako erabakiak dira.

Neurri berriak:

  • Bileretan gehienez sei pertsona.
  • Aforoak %50era murriztu (terrazak izan ezik)
  • Ekitaldien aforoa: barruan bada 400 pertsona eta kalean bada, 600 pertsona
  • Ostalaritzarako itxiera ordua: 24:00
  • Kirol ez federatuko konpetizioak bertan behera

Neurri hauek EAEko Auzitegi Nagusiak berretsi eta gero sartuko dira indarrean.

Koronabirusaren hedapena handitzen doala azaltzen dute azken datuek. Atzo, 10.867 PCR proba egin ziren, eta, haietatik, 841 positiboak izan ziren. Lurraldeen arabera: 84 Araban, 321 Bizkaian, 430 Gipuzkoan eta 8 EAEtik kanpo bizi diren pertsonetan. Ospitaleen egoera dela eta, COVID19aren ondorioz 58 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVID19a duten 51 pertsona ZIUn daude.

Eusko Jaurlaritzak semaforoen sistema erabiltzen du14 eguneko intzidentzia tasaren arabera 5.000 biztanletik gorako udalerrien egoera aztertzeko. Durangaldeari dagokionez, Durango (533,36) gune gorrian dago, 500eko mugatik gora. Abadiño (428,85) eta Elorrio (443,49) eremu laranjan daude eta Zornotza (282,44) horian .

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!