Euskal preso eta iheslariak etxeratzea eskatu dute Durangaldean

Anboto 2020ko urr. 3a, 14:11

Izan Bidea egitasmoaren barruan 650 mendi tontorretara igotzeko deialdia egin zuen Sarek. Eguraldiagatik bertan behera geratu da ekitaldia, hala ere, elkarretaratzeak egin dituzte Durangaldeko hainbat herritan.

Horrez gainera, urriaren 24an Donostian egingo den manifestazioan parte hartzeko deia egin dute. Kontxako hondartzan mosaiko erraldoia egin gura dute, espetxe politika aldatzea eskatzeko. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!