[ARGAZKI GALERIA]: Greba eguna hezkuntzan

Irakaskuntzan ordezkaritza duten sindikatu guztiek (ELA, LAB, Steilas, CCOO eta UGT) greba deitu dute gaurko, beste hainbat erakunderekin batera. 

Durangaldean ere langile eta ikasle ugari batu dira lanuztera eta arratsalderako mobilizazioa deitu dute Durangon. Durangaldeko hezkuntza komunitateak elkarretaratzea deitu du 18:00etarako Ezkurdin.

Durangaldeko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bitartez jaso gura dituzu? Hauek dira bi aukerak.

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 635 041 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @anbotokomunikabideak kanalera.