Lehenengo planoan Urkiolamendi (edo Urkiolagirre), eta bere parean Alluitz. Ia garaiera bera dute mendi biek —23 metro gorago dago Alluitz— baina askoz eramangarriagoa da Urkiolamendira heltzea. Urkiolatik, familian igotzeko aproposa da. Alluitz ibiliagoentzako erronka da.