Preso eta iheslarien eskubideen aldeko mendi martxa antolatu dute domekarako

Anboto 2020ko abu. 27a, 10:38

Abuztuaren 30ean Oizera igotzeko deialdia egin du Sarek. Irteera Iurretako plazatik egingo da, 09:00etan. 

12:00etan argazkia aterako dute Oizen bertan. Antolatzaileen arabera, segurtasun neurriak hartuko dira Covid-19 dela eta, eta derrigorrezkoa izango da maskara eramatea. Horrez gainera, Izan Bidea kamiseta eramateko deia egin dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!