Pandemia aurretik baino 1.305 langabe gehiago dago Durangaldean

Ekaitz Herrera 2020ko uzt. 23a, 13:52

Ekaina 4.839 langaberekin zarratu du Durangaldeak. Otsailaren bukaeran, koronabirusa ailegatu baino lehen, 3.534 ziren. Langabezia indizea %7,98tik %10,94ra igo da. Emakumeek gizonezkoek baino gehiago nozitzen dute langabezia: %13,01 inguruk langabezian bukatu dute ekaina. Herrikako datuak, behean.

Koronabirusak lanpostuei eragindako lehendabiziko kalteak igartzen hasiak dira Durangaldean. Lanbidek kaleratutako datuetan interpretatu daitekeenez, nahikoa argia da ondorioa. Otsailetik ekainaren bukaerara arte, pandemia hasi baino lehenagoko egoeratik gaur arte, langabezia ia 3 puntu hazi da eskualdean. Durangaldeko langabezia indizea %7,98an zegoen otsailean eta %10,9a pasata zarratu du ekaina. 

Argitzeke dagoena da ea hazkunde honek zein bide hartuko duen aurrerantzean. Izan ere, baliteke datuek okerrera egitea ondorengo hilabeteetan. ERTEak indarrean daude, baina oraindik ez dago argi Espainiako gobernuak zein bide hartuko duen ERTEekin, eta, ondorioz, zer gertatuko den lanpostuen egonkortasunarekin.

Emakumeak, zaurgarriago

Emakumeen kasuan, datuak larrixeagoak dira. Otsailaren amaieran, %9,71 ziren Durangaldean lan barik zeuden emakumeak. Kopuru hori %13,01era igo da ekainaren bukaeran. Gizonezkoen kasuan ere igoera berdintsua izan da, baina txikiagoa da langabezia indizea. Pandemia hasi baino lehenago, Durangaldean gizonezkoen %6,42 zegoen langabezian. Ekainaren bukaeran %9,06ra igo da langabezia indizea.

DATUAK, HERRIKA (Iturria: Lanbide)

ABADIÑO
OTSAILA EKAINA
Langabeak: %9 Langabeak: %14,9
Gizonezko langabeak: %7 Emakume langabeak: %11 Gizonezko langabeak: %12,4 Emakume langabeak: %17,7
Langabe kopurua: 346 Langabe kopurua: 576

 

ATXONDO
OTSAILA EKAINA
Langabeak: % 8,8 Langabeak: %11,8
Gizonezko langabeak: %6 Emakume langabeak: %12 Gizonezko langabeak: %9,5 Emakume langabeak: %14,5
Langabe kopurua: 62 Langabe kopurua: 83

 

BERRIZ
OTSAILA EKAINA
Langabeak: % 8,7 Langabeak: %11,9
Gizonezko langabeak: %7,2 Emakume langabeak: %10,5 Gizonezko langabeak: %9,9 Emakume langabeak: %14,3
Langabe kopurua: 201 Langabe kopurua: 275

 

DURANGO
OTSAILA EKAINA
Langabeak: % 9,4 Langabeak: %12,3
Gizonezko langabeak: %7,8 Emakume langabeak: %11,1 Gizonezko langabeak: %10,6 Emakume langabeak: %14,1
Langabe kopurua: 1.394 Langabe kopurua: 1.826

 

ELORRIO
OTSAILA EKAINA
Langabeak: % 7,2 Langabeak: %10,2
Gizonezko langabeak: %5,9 Emakume langabeak: %8,7 Gizonezko langabeak: %9,6 Emakume langabeak: %10,8
Langabe kopurua: 257 Langabe kopurua: 363

 

GARAI
OTSAILA EKAINA
Langabeak: % 1,7 Langabeak: %3,4
Gizonezko langabeak: %0 Emakume langabeak: %3,7 Gizonezko langabeak: %2,2 Emakume langabeak: %4,9
Langabe kopurua: 3 Langabe kopurua: 6

 

IURRETA
OTSAILA EKAINA
Langabeak: % 11,1 Langabeak: %14,3
Gizonezko langabeak: %9,1 Emakume langabeak: %13,3 Gizonezko langabeak: %12,8 Emakume langabeak: %16,2
Langabe kopurua: 193 Langabe kopurua: 250

 

IZURTZA
OTSAILA EKAINA
Langabeak: % 8,9 Langabeak: %10,4
Gizonezko langabeak: %9,8 Emakume langabeak: %7,5 Gizonezko langabeak: %8,5 Emakume langabeak: %13,2
Langabe kopurua: 12 Langabe kopurua: 14

 

MALLABIA
OTSAILA EKAINA
Langabeak: % 9,3 Langabeak: %11,5
Gizonezko langabeak: %6,1 Emakume langabeak: %12,9 Gizonezko langabeak: %8 Emakume langabeak: %15,5
Langabe kopurua: 55 Langabe kopurua: 68

 

MAÑARIA
OTSAILA EKAINA
Langabeak: % 6,9 Langabeak: %9,6
Gizonezko langabeak: %5 Emakume langabeak: %9,2 Gizonezko langabeak: %7,1 Emakume langabeak: %12,5
Langabe kopurua: 18 Langabe kopurua: 25

 

OTXANDIO
OTSAILA EKAINA
Langabeak: % 6,4 Langabeak: %9
Gizonezko langabeak: %6,4 Emakume langabeak: %6,3 Gizonezko langabeak: %8,7 Emakume langabeak: %9,3
Langabe kopurua: 42 Langabe kopurua: 59

 

ZALDIBAR
OTSAILA EKAINA
Langabeak: %7,7 Langabeak: %11,3
Gizonezko langabeak: %6,3 Emakume langabeak: %9,4 Gizonezko langabeak: %8,4 Emakume langabeak: %14,9
Langabe kopurua: 115 Langabe kopurua: 169

 

ZORNOTZA
OTSAILA EKAINA
Langabeak: %8,7 Langabeak: %11,7
Gizonezko langabeak: %6,9 Emakume langabeak: %10,7 Gizonezko langabeak: %10,1 Emakume langabeak: %13,5
Langabe kopurua: 836 Langabe kopurua: 1.125
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!