Parte-hartzaile bakoitzak lau argazki aurkeztu ahal izango ditu gehienez, kategoria bakoitzeko bi, eta aurretik beste lehiaketetan saritu bakoak izan beharko dira. Argazkiok irailaren 14a baino lehen igo beharko dira ANBOTOko webgunera (anboto.org).
Arlo bakoitzean bina sari banatuko dira: epaimahaiaren saria eta publikoaren saria. Epaimahaiaren saria eskualdeko argazkilari batek eta ANBOTOko kide batek erabakiko dute. Publikoaren saria, ostera, webgune bidezko bozketaren bitartez erabakiko da.