Hauteskundeak 2020

Durangaldeko hainbat ordezkari egongo dira Eusko Legebiltzarrean

Ekaitz Herrera 2020ko uzt. 13a, 12:12

Eusko Legebiltzarreko eserlekuak berregokituko dira atzoko hauteskundeen ostean. Durangaldearekin lotura estua duten 8 ordezkari politikok eserlekua izango dute Gasteizen.

Arabako EAJren zerrendaburua izan den arren, Durangon bizi da Iñigo Urkullu lehendakarigaia. Orain arte bezala, ordezkaritza izango du Eusko Legebiltzarrean, eta Durangaldeko alderdikide bi gehiago izango ditu ondoan. Mikel Arruabarrena elorriarra izango da euretako bat. Arruabarrena, gaur egun, Elorrioko EAJko zinegotzia da. Beste kidea Itxaso Berrojalbiz izango da, Zornotzako Udaleko zinegotzia.

Durangaldeko beste hainbat ordezkari izango dira EH Bilduren taldean ere. Durangon bizi da Maddalen Iriarte lehendakarigaia eta Eusko Legebiltzarrean izango da orain arte bezala. Jasone Agirre abadiñarra izango du ondoan, EH Bilduren Bizkaiko zerrendaburua izan dena. Julen Arzuaga Laudioko Areta auzokoa da sortzez, baina hainbat urte daramatza Berrizen bizitzen.

Elkarrekin Podemos taldeak Durangoko bi ordezkari izango ditu. Miren Gorrotxategi lehendakarigaia izango da bata, eta, Isabel Gonzalez bestea. Gonzalez Durangokoa da eta Berton Bertokoa mugimenduan ibili izan da azken urteotan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!