Durangaldeko errekarik gehienek "neurrizko" egoera ekologikoa dute

Ekaitz Herrera 2020ko uzt. 10a, 16:55
Aixola erreka, Eitzagatik behera (Zaldibar).

Oromiño (Iurreta), Garatondo (Zornotza) eta Urkiola (Abadiño, Otxandio) errekak dira egoera ekologiko "ona" duten bakarrenetakoak. Egoera "eskasa" du Egok (Mallabia, Ermua, Eibar) eta "neurrizko" egoera dute gainerakoek. URAk erreken egoera aztertzen duen txostena argitaratu du berriki.

Ez on, ez txar. Erdibidean dago Durangaldeko errekarik gehienen egoera ekologikoa. URA agentziak duela egun gutxi kaleratu du Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako erreken egoerari buruzko txostena. 2019an egindako azterketei lotutakoak dira emaitzak eta ondorio nagusietako bat da Durangaldeko errekarik gehienak "neurrizko" egoera ekologikoan daudela. Erdibideko kalitatea dute, beraz. 

Honako egoeran daude Durangaldeko errekak, 2019ko azterketari dagokionez:

Kantauri isurialdeko Unitate Hidrologikoak (Ibaizabal arroa)

Egoera ekologiko ona:

  • Oromiño (Iurreta)
  • Garatondo (Zornotza)

Neurrizko egoera:

  • Sarria (Berriz)
  • Zaldua (Zaldibar, Berriz, Abadiño)
  • Atxarte (Abadiño)
  • Arrazola (Atxondo)
  • Mañaria (Mañaria, Izurtza, Durango)
  • Elorrio

Egoera ekologiko txarra:

  • Ego (Mallabia)
  • Aixola (Zaldibar)

Mediterranear isurialdeko Unitate Hidrologikoak (Zadorra arroa):

Egoera ekologiko ona:

  • Urkiola (Abadiño, Otxandio)

 

 

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!