Arartekora jo du EH Bilduk AHTren lanetan "irregulartasunak" salatzeko

Anboto 2020ko uzt. 7a, 10:17
Ane Intxausti eta Mikel Urrutia

Atxondo eta Abadiño arteko tartean Abiadura Handiko Trenaren lanetan "egondako irregulartasunen" berri emateko idatzi diote Arartekoari. "Irregulartasunak izan ditzaketen" lau jardueren berri eman diote.

EH Bilduren arabera, lanek Ingurumena Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Legea ez dute betetzen, "Atxondo-Abadiño tartean erreserba banda" deritzonetik kanpo daude, eta Euskadiko Trenbide Sare Berriaren Informazio-azterlanean eta EAEko Trenbide Sarearen Lurraldearen Arloko Planean ezhaztutako "barnebidetik" kanpo daude, baita ere. Horrez gainera, Abadiñon apirilean hasi ziren lanek ez dute udal baimenik salatu du alderdi independentistak ohar baten bidez. "Udala egoera horren jakitun da, baina ez du bere legedia betearazten".

Azaldutako irregulartasunak aztertzeko eskatu dio EH Bilduk Arartekoari. "Gure ustez, jardun hauek administrazio-zuzenbide arloan ezeztagarriak izan daitezke. Arlo penalean, ostera, susmoak eduki arren ez gara gai legezkotasuna urratu den zehazteko edo ez, baina kontakizuna Arartekoaren esku jarriko dugu berak baloratzeko". 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!