Hauteskundeak 2020

Hasi da Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen kanpaina

Anboto 2020ko eka. 26a, 10:36

Koronabirusaren agerpenak guztiz baldintzaturiko kanpaina da bart hasi dena. 

Durangaldeko hiru bizilagun egongo dira Lehendakari izateko lehian. Iñigo Urkullu (EAJko Arabako hautagaia, eta egungo Lehendakaria), Maddalen Iriarte (EH Bildu) eta Miren Gorrotxategi (Elkarrekin Podemos) hiru alderdi politikoren lehendakarigaiak dira.  

Covid-19aren agerpenak eta honen bilakaera posibleak ez ezik, kanpainaren datek ezohiko egingo dituzte legebiltzarrerako hauteskunde hauek. Proposamenak herritarrei helarazteko bide berriak aztertzen ari dira herritarrak, izan ere, alderdiek ez dute aurreikusten ohiko ekitaldi jendetsuak egitea. 

Uztailaren 12an izango dira Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak. Osasun krisiaren bilakaerak, eta aurreikusten den krisi ekonomikoa izango dira ezohiko kanpaina honen ardatza. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!