Udazkenean iritsiko da 'Gorabeherak' websailaren bigarren denboraldia

Anboto 2020ko eka. 12a, 10:45

Lehen denboraldiko bost kapituluak zabaldu ondoren, eta taldeak hurrengoetarako ideiak biltzen dituen bitartean, atsedenaldia hartu eta udazkenean itzuliko da 'Gorabeherak' websailaren bigarren denboraldiak.

Ttap aldizkari digitalak Tabakalerako 2deo Laborategiaren eta Bertoko Igogailuak enpresaren laguntzaz ekoitzitako webserie hau berritzailea da alderdi bat baino gehiagotan, eta ANBOTOn aukera ederra iruditu zaigu irakurleoi entretenimenduko edukia eskaintzeko, ohiko informazioaz gain. Ikusleon iritzia ezagutzeko inkesta labur hau ere prestatu dugu, websailaren inguruko galdera gutxi batzuekin.

Eduki mota hori zuen gustukoa delakoan, ekainaren 26an beste webserie bat ekarriko dizuegu astero. IXA webseriea ere Tabakalerako 2deo Laborategiaren laguntzaz sortutakoa da, eta gizartea eta teknologiaren arteko harremana aztertzen du misterio eta akzioko atal laburren bidez. Laster emango dizuegu haren inguruko informazio xeheagoa.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!