Buruan kolpea hartu duen 71 urteko gizon bat erreskatatu dute Oiz mendian

Jone Guenetxea 2020ko eka. 1a, 15:50

Argazkia: Twitter Ertzaintza

Ertzaintzaren helikopteroak zauritua Galdakaoko ospitalera eraman du. 

12:10 inguruan 71 urteko gizon batek istripua izan du Oiz mendiaren goiko aldean. Ertzaintzak azaldu duenez, gizona erori egin da eta kolpea hartu du buruan. Larrialdi zerbitzuek artatu dute Oiz mendian bertan, eta ondoren, Ertzaintzaren helikopteroan Galdakaoko ospitalera eraman dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!