Durangaldeko Behargintzak indartu egin du ETEek eta autonomoentzako laguntzei buruzko aholkularitza

Aitziber Basauri 2020ko mai. 28a, 12:47

COVID-19aren eragina arintzeko instituzioek eta erakundeek aktibatu dituzten laguntza ekonomikoekin eta laguntzeko bestelako neurriekin erlazionatutako informazioa eta aholkularitza ematen die Durangaldeko Behargintzak Enpresa Txiki eta Ertainei (ETE) eta autonomoei.

Pandemiak ekonomiaren alorrean sortu duen egoera zailaz jabetuta indartu du Garapenerako Eskualdeko Agentziak-Durangaldeko Behargintzak autonomoei eta ETEei arreta emateko aholkularitza zerbitzua. Hartara,  erakundeek martxan jarritako laguntza ekonomikoei buruzko informazioa, aholkularitza eta laguntza emango du langile espezifikoen bitartez. Modu berean, kolektibo horren prestakuntzarako behar posibleak aztertzen ari dira, ikastaroak antolatzeko edo gaur egun badauden ikastaroei buruzko informazioa bideratzeko, Behargintzako arduradunek ohar batez azaldu dutenez. Langile autonomoen eskumen profesionalak hobetzeko aukerak ere aztertzen ari dira, batez ere, eraldaketa digitalarekin erlazionatuta.

Edozein berrikuntza jasotzeko aukera emango dien komunikazio sistema eraginkorra ezarri ahal izateko informazio kanpaina bat abiatu du Durangaldeko Behargintzak. Batez ere, autonomoei eta bost behargin arteko ETEei zuzendutako kanpaina da. 

Harremanetan jartzeko 94 623 25 22 telefono zenbakira deitu daiteke edo pymes.mdurango@bizkaia.org helbide elektronikora deitu. Aste honetan, aurrez-aurreko arreta hasi dute Behargintzak, aurretiazko hitzorduarekin eta maskara erabilita.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!