Manifestazio jendetsua egin dute Durangon Patxi Ruiz presoari elkartasuna adierazteko

Anboto 2020ko mai. 23a, 18:26

Gose grebarekin jarraitzen duen Patxi Ruiz preso iruindarrari elkartasuna adierazteko manifestazioa egin dute Durangon. 

‘Patxi gudari herria zurekin!’, ‘Presoak kalera amnistia osoa!’ edota ‘Jo ta ke, irabazi arte’ bezalako leloak oihukatu dituzte manifestariek. 

Maiatzaren 11n gose eta egarri grebari ekin zion Murtzian (Espainia) preso dagoen Patxi Ruizek. Eguen gaua ospitalean igaro ostean, espetxean dago ostera Ruiz, manifestazio amaieran deitzaileek adierazitakoaren arabera. “Hamabi egun ezer jan eta edan barik igaro ostean, hamalau kilo galdu ditu”. Egarri greba utzi, baina Ruizek gose grebarekin jarraituko duela iragarri dute. 

Amaitzeko, deitzaileek, egunero 20:00etan mobilizatzen jarraituko dutela adierazi dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!