Durangaldeko LABek babesa agertu dio Patxi Ruiz presoari

Anboto 2020ko mai. 19a, 12:34

Gose eta egarri greban dagoen Patxi Ruiz preso iruindarrari babesa agertu diote dozenaka herritarrek Ezkurdin egindako elkarretaratzean. 

Sindikatu abertzaleak estatu espaniarraren eta frantzesaren "espetxe politika kriminiala" salatu gura izan du, baita ere. "Garai berriak iragarri zituzten arren, espetxeak oraindik ere mendeku politikak aurrera eramateko instrumentuak izaten jarraitzen dute" adierazi dute mobilizazioaren amaierako irakurketan.

Ruizi elkartasuna adierazteaz gainera, presoaren egoera konpontzeko eskatu die LABek Murtziako espetxe arduradunari eta Espainiako gobernuari. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!