Uztailaren 12an izango dira Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak

Anboto 2020ko mai. 18a, 15:14

Iñigo Urkulluk agerraldia egin du Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako herritarrak hauteskundeetara deitzeko. Uztailaren 12an izango dira bozak.

Agerraldian, "herritarren osasuna lehenetsiko dela" azpimarratu du Urkulluk. Espainiako gobernuak "hauteskundeak egitea lagundu" egingo duela adierazi du, baita ere. Ezohiko gobernu kontseilua deitu ostean egin du agerraldia. 

Apirilaren 5ean egitekoak ziren Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak. Alarma egoerarekin, baina, deialdia bertan behera geratu zen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!