Gaur goizean esaterako LAB sindikatuak kotxe karabana egin du Durangaldetik zehar. Hiru zutabetan banatuta zabaldu dituzte aldarriok lau haizetara.
Ezohiko Langileen Nazioarteko Eguna da gaurkoa. Koronabirusaren ondorioz ezarritako alarma egoera dela eta, gaur ezingo dira egun honi lotutako ohiko ekitaldiak egin. Hala ere, langileen aldarriak gure herriko kaleetan entzuten jarraitzen dira.
Gaur goizean esaterako LAB sindikatuak kotxe karabana egin du Durangaldetik zehar. Hiru zutabetan banatuta zabaldu dituzte aldarriok lau haizetara.