Argi barik Garain eta Abadiñoko Gerediaga auzoan

Anboto 2020ko api. 10a, 13:53

Eguerdi partean argi barik egon dira Garain eta Abadiñoko Gerediaga auzoan. Garaiko alkateak azken hilabeteetako etenbako argi mozketak salatu ditu. "Salagarria da zerbitzu negargarri hau, areago, herritarrak etxean egotera behartuta daudenean". 

"Era berean, ohiko bihurtzen ari da inolako azalpenik ez ematea, ez eta epe ertain zein luzera konponbiderik  bilatzea. Argiaren mozketak etenbarik gertatzen ari dira, herritarrei eta Garaiko ostalaritzari demaseko kalteak eraginez", kritikatu du Erramun Osa Garaiko alkateak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!