#1

lagun_izoztua 2020ko mar. 25a, 21:07

Deserri batetik bestera gabiltza erromes, pantailetatik irten barik, mugikorretan konfinaturik.

Ofizinak ezarri ditugu egongeletan eta barrikadak balkoietan. Baina egunen joan etorriarekin, arrakalatzen hasi dira gure urrezko kaiolak. 

Mantso datoz egunsentiak komuneko paperaren erregimenean. Mantso dator oihartzuna bideo-deien mozkorraldian. Ihes egiteko aukera guztien artetik, baina, bertan geratzea erabaki dugu Anbotoren magaleko lagun izoztuok. 

Ahaztu angustia. Utzi albo batera konfusioa. Egin bide musikari. 

Abestien zerrenda:

01. Thrice - In exile

02. Lisabö - Ez zaitut somatu iristen

03. Quentin Sauve - People to take care of

04. Arima - Mugak

05. Biznaga - No-Lugar

06. Kohatu - Histeria

07. La Dispute -Extraordinary dinner party

08. Pinpilinpussies - Noventas

09. Berri Txarrak - Zerbait asmatuko dugu

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!