Aurrez-aurreko eskolen etena

Erabiltzailearen aurpegia Zornotzako Barnetegia 2020ko mar. 13a, 12:56

Koronabirusak eragindako egoerari aurre egiteko jokabideei jarraituz, aste osoan izan gara Osasun Saileko arduradunekin etengabeko harremanetan eta bertatik emandako jarraibideak uneoro jarri ditugu indarrean. 

Gaur, martxoak 13, euskaltegietako jarduera presentziala eteteko agindua etorri zaigu eta agindu horri jarraituz ETEN EGINGO DITUGU ESKOLA PRESENTZIALAK.

Hala ere, momentuz, euskaltegiko irakasleak gure ohiko ordutegian arituko gara lanean, eta baliabide didaktikoak prestatu eta ahal den neurrian ikasleon esku jartzen ahaleginduko gara, modu ez-presentzialean ikasten jarraitzeko.

Beste barik, egoera hau epe laburrean bere onera etorriko delakoan, harremanetan jarraituko dugu.

Osorik irakurri

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!