2020/02/16 00:00

Txitxiburduntzia

Txitxiburduntzia
Durangaldea

Txitxiburduntzi edo basokoipetsu egingo dute Durangaldeko hainbat herritan.

  • Abadiñon, 12:00etatik 14:00etara, eskolako aterpean. Makila eta edaria eroan behar dira. Zelaietako Guraso Elkarteak antolatuta.
  • Durangon, 11:00etan, Madalenako plazan. Auzo Alai auzo elkarteak antolatuta. Txorizoa, ogia, edaria, burduntzia eta sua elkartearen kontu.  Alpino Tabirak ere antolatu du txitxiburduntzia. Aurretik, mendi ibilbidea egingo dute. Andra Marian elkartuko dira, 09:00etan. Herria auzo elkarteak antolatuta, 18:00etan, Askatasun Etorbidean. Batutako dirua hainbat gaixo batzen dituen elkartearentzat izango da: fibromialgia, Neke Kronikoaren Sindromea, Era Askotariko Sentikortasun Kimikoa eta Elektrohipersentiberatasuna.
  • Elorrion, pasealdia, 10:00etan, Herriko plazatik. Familian egiteko ibilbide luzea eta laburra. Txitxiburduntzia, 12:00etan, San Josen (euria bada, erabilera anitzeko aretoan). Lau Eskola elkarteak eta udalak antolatuta. Sua, edaria eta janaria antolatzaileek ipiniko dituzte.
  • Iurretan, 17:30ean, Aita San Migel plazan. Aita San Migel Jai Batzordeak antolatuta.
  • Zaldibarren, 11:00etan, Goierrin. Jatekoa eta edatekoa antolatzaileek ipiniko dute. Aurretik, mendi irteera antolatu dute, 09:30ean, udaletxetik: ZaldibarArietzu-Goierri. 
  • Zornotzan ,10:00etan, Kalbario plazan elkartuko dira San Bartolomera joateko eta bertan basokoipetsu ospatzeko. Sua eta sagardoa egongo dira. Txarrikia, ogia eta burduntzia norberak eraman beharko du. 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!