Txiletik Zornotzara

Erabiltzailearen aurpegia Zornotzako Barnetegia 2020ko ots. 10a, 14:25

Azken urteotan ohitura dugun bezala, aurten ere atzerritik etorritako hainbat ikasle heldu dira gurera. Aurten Bai fundazioak eta Etxepare Euskal Institutuak urtero sinatzen dute euskara atzerrrian sustatzea helburu duen hitzarmena, eta helburu horri begira, bai neguan eta bai udan, herrialde ezberdinetako ikasleak izaten dira gure barnetegian, euskaran eta euskal kulturan murgilduta. Oraingo honetan, Txiletik etorritako bost ikasle izango ditugu otsaileko ikastaroan. Catalina, Victoria, Denisse, Juan eta Pablo; Txileko Unibertsitatetik eta Pontificia Universidad Católica de Chile unibertsitatetik etorri dira, eta egonaldiko bigarren astea hasi berri duten honetan galdetu diegu ea zer nolako esperientzia ari den izaten. Lehen astea gogor samarra egin zaien arren, asko ikasten ari direla ere aitortu digute. Bigarren aste honi aurre egiteko prest, beraz! Hilaren 21a arte egongo dira gurean barne, eta egun osoko ikastaroa zein arratsaldeetako ekintzak izango dituzte inguruak eta gure ohiturak hurbiletik ezagutu ahal izateko. Horrez gain, Gernika, Bilbo eta beste hainbeste leku bisitatzeko aukera izango dute, egonaldia erabat aberasgarria izan dadin.

Osorik irakurri

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!