30 urte bete ditu Urkiolako Parke Naturalak

Anboto 2019ko abe. 29a, 12:51
Argazkia: Kepa Bordes

Duela 30 urte eta gaurko egun batez. 1989ko abenduaren 29an izendatu zituzten Urkiolako inguruak Parke Natural. Ia 6.000 hektareako gune babestuak, Durangaldeko arnasgunerik handienetakoa eskaintzen du. Makina bat herritar gerturatzen da animaliek, landareek, ondareak, kondairek eta mendi-haitzek osatutako eremu babestuaz gozatzera. Durangaldeko herrietara bakarrik ez, Arratia aldeko lurretara (Dima) eta Araba aldera ere (Aramaio) zabaltzen dira Urkiolako Parke Naturaleko lurrak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!