Urte osoko erabilera bultzatzeaz gain, logoaren diseinuak Euskaraldiari ere egin gura dio erreferentzia. "Euskal hiztunak, herri aginteak eta askotariko gizarte-erakundeak aktibatu zituen ariketa" da Euskaraldia, "2019 eta 2020. urteetan jarraipena izango duena", diote.
Amankomunazgoaren euskara zerbitzuko kide diren hainbat udalerritan egitarau berezia antolatu dute Abenduaren 3ko "aldarrikapenetarako eta ospakizunetarako".