61.322 lagun daude deituta Durangaldean bozka ematera

Jone Guenetxea 2019ko aza. 10a, 08:30

Espainiako hauteskundeetan, 61.322 lagunek dute botoa emateko aukera Durangaldean. ANBOTOk hauteskundeetako emaitzen jarraipena egingo du anboto.org webgunean. Datu horiek guztiak hauteskundeei eskainitako atal berezian ikusgai izango dira. Domekan, hauteskunde-mahaiak zarratzeagaz batera ipiniko da martxan datuen zenbaketa, 20:00etan.

Atal berezi honetan, 1979tik hona eskualdean izandako hauteskunde guztien informazioa batuta dago, eta taula eta grafikoak uztartzen dituen atalean kontsultatu daiteke. Gainera, hauteskundeen artean alderaketak ere egin daitezke

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!