Altsasuko gazteei babesa adierazteko kontzentrazioak egingo dituzte Durangon eta Zaldibarren

Maialen Zuazubiskar 2019ko urr. 10a, 09:04
Artxiboko irudia: 2018ko ekainean Durangon ateratako argazkia.

Espainiako Auzitegi Gorenaren epaiaren berri izan ostean, Altsasuko gazteei elkartasuna adierazi asmoz kontzentrazioak egingo dituzte gaur Durangaldean. Durangokoa 19:00etan izango da, Andra Marin, eta Zaldibarrekoa, 19:30ean, udaletxeko plazan. 

Atzo eman zuen Auzitegi Gorenak epaiaren berri. Auzitegi Gorenaren erabakiz, Altsasuko auzian kartzelan dauden zazpi gazteek preso jarraitu beharko dute, espetxe zigor urteak jaitsi dizkieten arren.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!