Ordubeteko saio ludikoak eskainiko ditu 'Familian euskaraz olgetan' programak ume eta helduek elkarregaz jolastuta euskaraz egin dezaten. Euskara gozamenagaz eta bizipen positiboegaz lotzea dute helburu eta horretarako guneak atonduko dituzte parke eta eskoletako jolastokietan.
Programa bihar hasi eta azaroaren erdialdera arte egongo da martxan. Ordubeteko iraupena duten 30 saio ludiko izango dira guztira. Plaza mugatuak dira eta komenigarria da izena aldez aurretik ematea gazteak@berbaro.eus helbidean edota 94 620 25 40 telefonoan.
Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoak eta Berbaro euskara elkarteak batera garatutako programa da 'Familian euskaraz olgetan'. Egitasmoa 2013an sortu zen eta aurten berriro bueltatu da etenaldi txiki baten ostean.