Abuztuan TAO sistema ez da indarrean egongo Durangon, Abadiñon eta Iurretan

Anboto 2019ko uzt. 30a, 15:06

Abuztuaren 31ra bitartean zerbitzu hori ez da martxan izango hiru herri horietan.

Bestalde, Abadiñoko Udalak prentsa oharrean azaldu duenez, instalazio eta zentro publiko batzuen ordutegiak aldatu egingo dira abuztuan. Hala, Matienako Udal Bulegoa itxita egongo da abuztuaren 5etik 23ra bitartean, eta abuztuko gainerako egunetan 08:00etatik 14:00etara zabalduko da. Abadiñoko udaletxea, berriz, zabalik egongo da 08:00etatik 14:00etara.

Abuztuan Errota Kultur Etxea itxita egongo da,  eta Zelaietako Mediateka 09:00etatik 14:00etara egongo da zabalik.
Frontoiei dagokienez, Zelaietakoa zabalik egongo da  astelehenetik barikura bitartean, 09:00etatik 20:00etara; aldiz, zapatu, domeka eta jaiegunetan 09:00etatik 19:00etara zabalduko da.
Matienako pilotalekua zabalik egongo da 09:00etatik 20:00etara, astelehenetik barikura bitartean, eta 09:00etatik 14:00etara zapatu, domeka eta jaiegunetan.
Azkenik, udal igerilekuak zabalik egongo dira astelehenetik barikura bitartean, 09:00etatik 21:00etara, eta zapatu, domeka eta jaiegunetan 10:00etatik 21:00etara.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!