"Borrokan jarraitu behar dugunaren determinazioa dugu"

Markel Onaindia 2019ko uzt. 18a, 20:00

Metalgintzako grebari lotuta, sindikatuek elkarretaratzea egin dute gaur Durangoko Layde Steel enpresaren aurrean. Irailaren 30ean eta urriko lehen egunetan grebak egingo dituzte berriro eta hori iragartzeko aprobetxatu dute. "Sindikatu guztiek borrokan jarraitu behar dugunaren determinazioa dugu", esan dute. ELA, CCOO, LAB, UGT, ESK, CGT, USO eta CNT sindikatuek bloke bakarra osatu dute patronalaren aurrean.

Layde Steel enpresako gerentea FEVEM metalgintzako enpresen federazioko kide eta Eurometal erakundeko partaide dela argudiatuta mobilizatu dira enpresaren aurrean. Hain zuzen ere, negoziatzen dabiltzan 20 hileen ostean FEVEMen partetik "aurrerapausorik" eman ez izana kritikatu dute. Horregatik, grebara deitu dute berriro. Orain arte egindakoetan "sektorea erabat gelditua" egon dela adierazi dute.

Lan hitzarmena hobetzea da euren helburua. "Metaleko sektorean prekarietatea instalatu da eta honen arrazoi nagusia orain dela 16 urteko hitzarmen bat indarrean dugulako da".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!