Bizkaiko metalgintzako langileek bost eguneko greba egingo dute

Maialen Zuazubiskar 2019ko uzt. 16a, 11:00

Ekainaren 21ean egindako mobilizazioko argazkia.

Hitzarmen kolektiboaren aldeko protestan dabiltza Bizkaiko metalgintzako langileak. ELA, CCOO, LAB eta UGT sindikatuek hainbat greba egun egin dituzte maiatzaren 23az geroztik, eta irailaren 30etik urriaren 4ra beste bost greba egun deitu dituzte, hitzarmen "duin" bat aldarrikatzeko.

Sindikatuek Bizkaiko metal enpresen federazioaren "utzikeria" salatu dute. "Ez dago bilera berririk egiteko datarik. FVEMen utzikeria eta zabarkeriaren adibide argi eta garbia da", esan dute sindikatuek. Horrez gain, patrolanak negoziatzeko "inolako borondaterik ez" duela eta eta sindikatuek aurkeztuko plataformari "ezezko borobila" eman diotela adierazi dute. Bestalde, Bizkaiko metal enpresen federazioaren "gezur eta aitxkien" aurrean, borrokarekin jarraituko dutela nabarmendu dute sindikatuek. 

Iraileko lanuzteen aurretik, uztailaren 18an mobilizazio eta kontzentrazioak egingo dituzte Bizkaiko eskualdeetako erreferentziazko hainbat enpresetan, tartean, Durangon, Layde Steel enpresaren aurrean. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!