Errotuluak eta webguneak euskaraz jartzeagatik diru-laguntzak eskainiko ditu Amankomunazgoak

Markel Onaindia 2019ko uzt. 2a, 09:51

Merkataritzan, ostalaritzan eta zerbitzuetan diharduten 50 langiletik beherako enpresa txikiek dute aukera laguntza eskatzeko. Irailaren 27ra arte dago epea.

Eskualdeko hizkuntza paisaian eragitea da egitasmoaren helburua. Amankomunazgoko euskara zerbitzua dagoen herrietako enpresak sartuko dira deialdian: Abadiño, Atxondo, Berriz, Durango, Elorrio, Iurreta, Izurtza, Mañaria eta Zaldibarkoak.

Euskarriak euskara hutsean ipintzen dituztenek %50eko laguntza jasoko dute, 500 eurorainoko tartean. Elebitan jartzen dituztenek gastuaren %25 izango dute finantzatuta, 250 eurora arte, baina euskarazko zatia lehenetsi beharko dute kokapenaren eta tamainaren bidez. Informazio gehiago gura duenak 94 623 25 22 telefonora deitu ahal du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!