Bizkaiko Begiratokia rallyko parte-hartzaile bat hil da Muxikan gertatutako istripuan

Jone Guenetxea 2019ko eka. 29a, 12:00

10:45ean gertatu da istripua, Muxikako Berroja auzoan. Rallyan parte hartzen zebilen autoa bidetik irten da eta arbola bat jo du. Kopilotua hil egin da eta gidaria larri eraman dute Galdakaoko ospitalera.

Istripuaren ondorioz, autoan zihoazen bi pertsonak harrapatuta gelditu dira ibilgailuaren barruan eta suhiltzaileek atera behar izan dituzte. Lasterketa bertan behera gelditu da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!