Makinari kateatuta, AHTaren aurka protesta egiteko

Markel Onaindia 2019ko uzt. 2a, 09:08

Abiadura Handiko Trena eraikitzeko lanak 2006ko urte amaieran hasi ziren Urbinan (Araba), Bilbo, Gasteiz eta Donostia tren lasterragaz lotzeko asmoz. Obren hasiera harek zalaparta eta protesta ugari ekarri zituen Euskal Herrian, eta baita Durangaldean ere. 

AHTaren aurkako mugimenduak urteak zeramatzan egitasmoa kritikatzen, eta obrak hasi aurretik ere hainbat ekintza egin zituzten. Adibidez, lurren zundaketak eragozten ahalegindu ziren. ANBOTOren 116. alean argitaratutako notizia honetako ekintzatik, 15 urte pasatu dira; 2004ko maiatzean, Elorrioko Iguria auzoan, herritar bi zundaketak egiteko makinan kateatu ziren, 20 bat lagunen babespean.

Ez dago argi noiz ipiniko duten martxan AHTa. Oraindino  zati batzuk egiteke daude, Atxondo herrigunekoa kasu. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!