Parte-hartzaile bakoitzak lau argazki aurkeztu ahal izango ditu gehienez, kategoria bakoitzeko bi, eta aurretik beste lehiaketetan saritu bakoak izan beharko dira. Argazkiok irailaren 22a baino lehen ipini beharko dira ANBOTOko webgunean (anboto.org).
Arlo bakoitzean bina sari banatuko dira. Epaimahaiaren saria irabazten duen bakoitzak asteburu-pasa bategaz gozatuko du. Publikoaren sariaren kasuan, eskualdeko onenak Hiper Eroski Abadiñok emandako bozgorailua jasoko du. Eskualdetik kanpoko onenak, ostera, Databost enpresak emandako tableta.