[IRUDIA] Ekaitz perfektua Anboton

Anboto 2019ko eka. 13a, 07:30

Errepikaezinak diren une horietako baten lekuko izan zen Kepa Bordés argazkilari durangarra martitzenean, eta bere kameragaz betikotu zuen. Ekaitz perfektua Anboton: eguzkia eta ostadarra, laino artean lehertu berri den trumoiaren momentuan.

Paisajeak fotografiatzeko begi berezia dauka Kepa Bordések. Izarrak, ilargiaren faseak, mendiak... Martitzen arratsaldean ere Neberondo ingururantz joan zen bere kamera eta motxila hartuta. "Haizea eta zeru aldaketak ikusita, Neberondorantz joatea erabaki nuen. Santa Agedako ermitarantz bajatzen nenbilela gertatu zen, zerua zoratzen hasi zenean: lainoak, eguzkia, euria, ostadarra...", azaldu du argazkilariak. Argazkian era ederrean islatzen den zoramena, hain zuzen ere.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!