Metalgintzan bihar hasiko duten greba berotzen hasi dira sindikatuak

Anboto 2019ko mai. 22a, 19:56

Bizkaiko metalgintza sektorean grebarako deia egin dute ELA, CCOO, LAB, UGT, ESK eta CGT sindikatuek. Bihar izango da lehen greba eguna, eta ekainaren 6, 7, 20 eta 21ean jarraituko dute. Hitzarmena hobetzearen alde egingo dute borroka. 15 hilabetez ibili dira negoziazioetan, baina aurrerapausorik ez dela egon esan dute sindikatuek.

Gaur, greba bezperan, deialdia indartzeko kontzentrazioa egin dute Durangoko Andra Marian.

Bihar 05:00etan hasiko dira piketeekin eskualde osoan zehar. Mobilizazioan azaldu dute dagoeneko 40 bat enpresa direla gutxienez bihar zarratuta egongo direnak langileen grebaren eraginez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!