2003ko ekaineko argazkia da honakoa, ANBOTOren 74. alean argitaratua. Bizkaiko Umeen eta Gaztetxoen Bertsolari Txapelketako finalekoa da, Bilbon. 14 urtera arteko mailan Amurizak jantzi zuen txapela, eta Uruburu geratu zen bigarren.
Hain justu, zapatuan Abadiñon jokatuko da aurtengo eskolarteko finala, 11:30ean. Gainera, Bizkaiko taldekako finala ere izango da, arratsaldean, 17:00etan. Durangaldeko hiru talde dira finalistak: Miotako bidelapurrak, Tronperrieta, eta Koipelustre's.