- "Bai lanean, bai borrokan, CNT prest daukazu" lemapean CNTk Bilbon, Iruñean eta Gasteizen manifestazioak egingo ditu.
- Ekintza zuzenean oinarritutako sindikalgintza aldarrikatuko du erakunde anarkosindikalistak
Egun gutxi geratzen dira maiatzaren lehenerako, eta CNT sindikatuak manifestazioetara joateko deia zabaldu du. Topaguneak Bilbon, Iruñean eta Gasteizen izango dira.
- Bilbo. Manifestazioa Gran Vía 56-58 zenbakitik 11:30retan irtengo da. Arriaga Plazan mitin batekin bukatuko da.
-
Iruñea. Manifestazioa Recoletas (Los Ajos) plazatik irtengo da, 12:00etan, ESK, STEILAS, CGT eta Solidarirekin batera. Iruñeako Udaletxean bukatuko da.
- Gasteiz. Manifestazioa 12:30retan Europa Biltzar Jauregian hasiko da. ESK, CGT eta STEILASekin batera egingo da, eta La Mirada monumentuan bukatuko da.